Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

HAZI Fundazioak antolatuta,  “ Ostegun Ekintzaileak”  ekimen barruan Zure negozioa konektatuta dago? formazio jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Hau urriaren 18an, osteguna, izango da Arespalditzan (Araba); gizarte etxean.

Jardunaldi honen helburua da tresna digitalen mundua eta sare profesionalak ezagutzea.

LEKUA:  Arespalditzako gizarte etxea

ORDUTEGIA:

  • 08:30 Harrera eta HAZI Fundazioaren ekintzailetzarako zerbitzuen aurkezpena.
  • 09:00 Elkar ezagutzeko dinamika.
  • 09:45 FORMAZIOA: Zure negozioa konektatuta dago? Marketing digitala 3.0.
  • 13:45 Gaztandegia izango den Ziortza esne behi-ustiategira BISITA.
  • 15:00 Amaiera eta agurra.

Izen ematea hemen

Martxan da Laia Eskola Aiaraldean. Egitaraua emakumeentzako ekintzaz beteta dator: tupper sex feminista, irakurle clubak, umorea eta emakumeak, berdintasun topaketa, aurten Arespalditzan, autodefentsa feminista....

Tailer guztiak dohainik dira eta nahi duzun tailerrera apuntatu zaitezke.

Begiratu, animatu eta izena eman!

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

686587889

 

LAIAESKOLAAiaraldea2018 2019 001

Familiei diru laguntza ematea, adingabeak aiarako udalak eskaintzen ez dituen musika eta dantza jardueretara joateko.

Jakinarazten da adingabeak Airako Udalak eskaintzen ez dituen musika eta dantza jardueretara joateagatik, familientzako diru-laguntzak eskatzeko epea 2018ko irailaren 26tik urriaren 25era bitartekoa izango dela.

2017ko irailetik (hori barne) 2018ko ekainera bitartean (hori barne) eginiko jarduerak diruz lagunduko dira.

Eskaerak, eskatutako dokumentazioarekin batera, eskabide normalizatuan aurkeztu beharko dira. Udalak emango du eskabide hori eta gainera, Aiarako Udalaren webgunean ere eskuratu ahal izango da: www.aiarakoudala.eus.

Hauek dira Artziniega, Amurrio eta Laudio, eta nola ez! Aiaraldeko txakolindegi desberdinak ezagutzeko antolatutako bisita desberdinak ...

Zure beharretara egokien moldatzen dena aukeratu eta gozatu gure lurraldeaz: :

Antzetutako bisita Artziniegan

Antzeztutako bisita Amurrion

Antzeztutako bisita Laudion

Aiaraldeko txakolindegietara bisitak 

Irailaren 20an, osteguna, Aiarako elkarteentzako prestakuntza tailerra antolatu da, irudi eta hizkera parekideei buruzkoa.

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da Emakumeen Gelan, Arespalditzan

Tallerra praktikoa izango da eta elkarteen premietara egokitutakoa.

Gainera, aprobetxatuko da batzarra elkarteei ekintza bateratua proposatzeko, hain zuzen ere, bideoa grabatzea, berdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren kontra.

 

Amurrio Bidean, Aiarako Kuadrillaren babesarekin eta Vital Fundazioaren finantzazioarekin data berriak antolatu ditu "Soluciones ágiles para pymes con prisas" ikastaroentzat.

Erantsitako hurrengo dokumentuan, Ostegun Digitalak lemapean diseinatutako eskaintza zehazten da. Oraingo honetan, interesatuek, eskainitako tailer bakoitzean izena emateko aukera izango dute.   

Programa osoa

Parte hartzeko beharrezko baldintzen artean, Amurrio Bidean-ek, Aiarako Kuadrillan erroldatutako eta lanean ari direnak lehentasuna izango dutela dio.

Informazio gehiagorako eta izena emateko:

Amurrio Bidean

Telefonoa 945 89 17 21

Emaila: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31