Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Arespalditzako Kz Guneak urtarrilean zehar urruneko formazioa eskainiko du. Hurrengo hau da eskaintza horren nondik norakoak:

  • Urtarrilaren 7tik otsailaren 6ra

Ofimatika aurreratua (40 ordu)

Ofimatika orokorra (40 ordu)

 

  • Urtarrilaren 7tik urtarrilaren 23ra

Wikiloc. Zure kanpoko ekintzen ibilbideak sortu eta partekatu (20 ordu)

 

  • Urtarrilaren 14tik urtarrilaren 23ra

Facebook (4 ordu)

 

  • Urtarrilaren 21etik otsailaren 6ra

E-mail marketing zure kanpainak sortu (20 ordu)

 

  • Urtarrilaren 28tik otsailaren 6ra : 

Instagram, zure momentu onenak atera eta partekatu (4 ordu)

Gaur egun eta batez ere azken boladan, behar-beharrezkoa da herri edo landa- edo itsasertz-eremu bateko kide izatearen sentimendua azpimarratzea, eta horretarako funtsezkoak dira gizarte-ekitaldiak elementu intrintseko eta aglutinatzaile gisa.

Laguntzen programa berri honen bitartez, landa eta itsasertzeko udalerriei bizia eman eta horietan jarduerak egin daitezela sustatu nahi da, orain arte, ekitaldi gehienak hiri-eremuetan egin baitira.

Honako ekitaldi hauek diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte: lehiaketek, jardunaldiek, eztabaidek, tailerrek, txapelketek, konferentziek eta erakusketek, beti ere 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean antolatutakoak. Diru-laguntza horietatik kanpo geratuko dira mota guztietako azokak.

Laguntza horien zenbatekoak ez da jarduera bakoitzeko 20.000 €tik gorakoa izango.

Deialdia, ondorio horietarako bideratu den aurrekontua agortzen den momentuan itxiko da.

  • Informazio gehiagorako:

landa- eremuak dinamizatzeko gizarte-ekitaldietarako 2018. urterako laguntzak

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31