Datorren astelehenean, maiatzak 6, 09:00etatik 10:45 arte hezitzaile bat Kuadrillako eraikineko beheko solairuan kokatutako ordenadoreen gelara hurbilduko da, informatikaren inguruko zalantzak argitu edo ordenadorean ibiltzeko grina duten pertsonak artatzeko.
Horren inguruan eta informatikaren munduan sakondu nahi duten guztientzat, jakizue Amurrioko KZ Guneak, Aiara udalerritik hurbilen dagoen zentroak, ateak irekita dituela astegunero, 16:00etatik 20:00etara, Kultura Etxeko lehen solairuan (Landako 8)
Informazio gehiagorako Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. emaila
Zabaia Landa Garapen Elkarteak, Ekin Consultoresen laguntzarekin landare osasunerako produktuak aplikatzeko karneta eskuratzeko oinarrizko ikastaroa eskainiko du.
Ikastaroaren inguruko zehaztapenak honako hauek dira:
Telefonoak: 660366592 / 687761480
Maila: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Udal honetako Gizarte eta Osasuna, Berdintasuna eta Inmigrazioa Batzordeak maiatzaren 05ean, igandean, "Ibarrondo Jatetxean", “Aiarako Adinekoen Eguna” ospatzeko egingo diren ekitaldietan eta bazkarian interesik duzuen 65 urtetik gorako eta Udalerrian erroldaturik zaudeten pertsona guztioi jakinarazi nahi dizuegu, Udal bulegoetara etorri behar duzuela, izena ematera eta gonbidapenak hartzera.
Arespalditza: Astelehenatik ostilarera 09:00-14:00
Luiaondo: Astelehena 09:00-12:00
Asteazkena 12:00-15:00
IZENA EMATEKO EPEA: Apirilaren 26 arte.
Haurreskolak Partzuergoa eta Etxaurren Ikastolak antolatuta, datorren ostegunean, apirilak 11, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara bitartean Etxaurreneko haurreskolak ate irekien jardunaldia egingo du interesatu guztien eskaerari erantzuna emateko asmoz.
Era berean jakinarazten zaizue, izena emateko epea maiatzaren 2tik 10era bitartean zabalik izango dela.