Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Irailaren 2tik 10era 2019-2020ko trikitixa eta pandero ikastaroan izena emateko epea irekiko da.

Trikitixa ikastaroan zortzi urte gorakoek parte hartu ahal izango dute eta pandero ikastaroan sei urte gorakoek, bietan ez da adin limeterik izango.

Triki ikastaroaren Matrikula: 100 euro

Pandero ikastaroaren Matrikula: 50 euro

Triki hileko kuota: 35 euro

Pandero hileko kuota: 20 euro

Klaseak astelehenetan edo arteartetan izango dira eta astero ordu batekoak izango dira.

Irailaren 16an ordutegiak antolatzeko bilera egongo da.Taldeak antolatu arte ez dira ordainketak pasatuko.

Plaza kopuru mugatuak dira eta Aiaran erroldatutakoek lehentasuna izango dute.Interesa baduzu, bete inskripzio orria eta eman udaletxean edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbiderabidali matrikulazio epe barruan.

Jendaurrean jartzen da 2019ko uztailaren 1etik abuztuaren 15era arteko egun baliodunetan, biak barne, honako kontzeptuari dagozkion ordainagiriak borondateko epean ordaintzeko jarriko direla:

- HIRI OHZ (Lehenengo ordinketa:Ordainagiriaren  %50).ORDAINTZEKO TOKIA ETA MODUA:

  1. Banketxeetan helbideraturiko ordainketak: aurreko urteotan ordainketa helbideratuta izan dutenek ez dute inolako kudeaketarik egin beharko baldin eta helbideratze-kontua mantentzen badute. Udalak ordainketa tramitatuko du.
  2. Helbideraturik ez dauden ordainketak:

              Kutxabank: Kutxazainetan, txartelarekin edo libretarekin. Urruneko bandkaren bidez. Bulegoko leihatilan (ordutegiaren arabera).

              Nire ordainketa online: Eusko Jaurlaritzaren ordainketa pasabidea, txartelarekin.

            Udaletxeko Bulegoetan.

Adierazitako epean ordaintzen ez duten zergapekoek % 20ko gainkargua izango dute eta premiamendu bidez kobratzeko prozedura hasiko da.

Hau guztia jendaurrean jartzen da, orok jakin dezan.

Aurten ere, 1969ko ekainaren 28ko goizaldean Stonewall Inn tabernan gertatutakoaren oroimenak bultzatuta, beste behin bildu gara LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko eta aniztasunetik abiatuta errespetuaren eta bizikidetzaren alde egiteko.

Orain arte lortutako guztia ospatu eta oraindik lortzeko daudenak nabarmendu nahi ditugu.

Izan ere, aurrera jarraitu behar dugu LGTBIQ+ kolektiboko kideei bizitza zailago egiten diguten traba guztiak salatzen eta agerian jartzen. Ez dugu ahaztu behar bidegabeko errealitate diskriminatzaile hori askoz handiagoa dela pertsona askorentzat euren arraza, jatorria, egoera administratiboa eta/edo sozio-ekonomikoa eta abar direla medio. Hala,  beharrezkoa da sexualitatea eta generoa bizitzeko modu eta adierazpen guztien normalizaziorako gizarte-aldaketa gauzatzea.

Egun honetan ezin dugu ahaztu Euskal Herrian mugimendu LGTBIQ+ eta feminista osatzen duten pertsona guztien borrokaren aldarrikapena, izan ere, eguneroko zereginean, eta diskriminazio mota oro ezabatzeko lan eginez, gizarte benetan bidezkoa, berdinzalea eta feminista eraikitzeko funtsezko ekarpena egiten baitute. Euren borrokari laguntzeko gure konpromiso politikoak egunerokoa izan behar du, ez soilik adierazpenak eginez.

Horretarako, Aiarako Udalak, gainerako botere publiko, estamentu ofizial eta hezkuntza zentroekin batera, konpromiso hauek hartuko ditu jendarte bidezkoagoa eta berdinzaleagoa lortzeko LGTBIQ+ kolektiboarentzat,  neurriak zehaztuz eta honako eremuei lehentasuna emanez:

- Hezkuntzan sexu eta genero aniztasuna integratzea, alor horretan ideia berriak sortzen laguntzea, eta sexu orientazioagatiko eta genero nortasunagatiko eskola jazarpenari aurre egiteko prebentzio lanaren oinarriak jartzea.

- Emakume lesbiana agerian jartzea, haren errealitatea onartzeko eta gizartean legitimatzeko, eta haren eskubideak askatasunez baliatzeko neurriak abian jartzeko eskatzea.

- Esparru heteronormatiboaren alternatiba eta aniztasunaren espektro zabalaren parte izanik, legitimitatea eta errespetua behar duten sexualitate guztiak agerian jartzea.

- Sarritan alde batera uzten diren biztanle sektoreak, hala nola hirugarren adinekoak edota dibertsitate funtzionala dutenak, agerian jartzea, eta haien sexu eta afektibitate aniztasuna bizitzeko eskubidea bermatzea.

Hori horrela, Aiarako Udalean, honako konpromisoekin jarraituko ditugu:

  1. EAEn LGTBIQ+ pertsonen eskubideen defentsa osoa eta araudiaren garapen egokirako beharrezko baliabide guztiak bermatuko dituen araudi espezifiko bat martxan jartzeko eskaera egitea.
  1. Diskriminazioa jasaten duten LGTBIQ+ pertsona guztiei, eta bereziki beren sexu, arraza, jatorri, egoera administratibo eta abarrengatik kalteberatasun handiagoko egoeran dauden pertsonei sozialki, psikologikoki, juridikoki eta ekonomikoki laguntzeko beharrezko baliabide guztiak ematea.
  1. Gure eskumenen esparruan, beste leku batzuetatik iristen diren eta beren sexu-orientazioaren eta/edo genero-identitatearen ondorioz jazarpena jasaten dutela adierazten duten pertsona guztientzako arreta osoa eskaintzea.
  1. Mugimendu LGTBIQ+ eta feministekin etengabeko komunikazio- eta lankidetza-kanalak irekitzea / mantentzea, eta ekimen bateratuak martxan jartzeko baliabideak erraztea. Era berean, aurreko ekintza horiek guztiak mugimendu horiekin kontrastatu beharko dira.
  1. LGTBIQ+ eskubideen errespetua ziurtatuko duten berdintasun eta aniztasun politika publikoak bultzatuko ditugu, LGTBIQ+fobiaren aurka eginez eta lesbo-gay-trans eta bisexualen kolektiboaren borroka bistaratuz. Horien barruan, parte hartzen jarraituko dugu Etxaurren Ikaskolako hezkidetza proiektuan, sexu eta genero aniztasunaren ikuspuntua txertatuta baitago.
  1. Errespetua eta elkarbizitza oinarri izango dituen jendartea lortzeko lan egingo dugu, homofobia, lesbofobia, bifobia eta transfobia desagerrarazteko lan egiten duten pertsona eta eragileekin elkarlanean.
  1. Ostadar bandera ezarriko dugu udaletxeko balkoian, kolektiboaren berdintasunerako borrokaren sinbolo gisa, eta, pertsona, elkarte, Gobernuz Kanpoko Erakunde eta botere publikoek, gure gizarteak pertsona guztien giza eskubideak lortzeko bidea egin dezan, egiten duten ahalegina erakutsi. Era berean, Administrazio Batzarrak ere gonbidatuko ditugu bandera jartzera.
  1. LGTBIQ+ baliabideei buruzko gida banatuko dugu herritarren artean, aniztasunaren aldeko mezua zabaltzen jarraitzeko.
  1. Ekintzak antolatu eta koordinatuko ditugu LGTBIQ+ kolektiboa bistaratu eta herritarren kontzientziazioa indartzeko, bertan parte hartzera animatuz.
  1. Deklarazioa udal weborrialdean jarriko da.

 Aiara, 2019ko ekainaren 28a

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31