Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Aiarako Kuadrillak eta Aiarako Landa Garapenerako Zabaia Elkarteak “Barazki kontserbak eta euren merkaturatzea” ikastaroa antolatuko dute, urriaren 2an eta hilabete bereko 31ra bitartean. Ikastaroa Arabako Foru Aldundiak diruz lagundutako ikastaroa da hau.

Gasteizko Gizarte Etxea eta ikastetxe desberdinetan elikadura eta osasunari buruzko formakuntzan eskarmentu handia duen Edurne Albaina García sukaldariak zuzendutako eta Sartu Arabak eskainitako tailerrak honako helburua izango du: izena eman duten pertsonei, gure ortu eta negutegietan hazitako fruituei etekina ateratzeko oinarrizko ezagutza eta teknikak eskaintzea, kontserbak prestatzen ikasi eta bakoitzak bere kabuz teknika horiek euren etxeetan ezarri ditzatela.

Ikastaroko edukiek honako gaiak jorratuko dituzte: fruitu, barazki edo leka desberdinen kontserbazio sistema desberdinen azalpena (kontserba naturalak, oliotan, ozpinetan, galdarraztuta, izoztuak, …), saltsa, ongarri, fondoak, konfiturak, marmeladak, likoreak edo jeleak, baita fruitu azukreztatuak, fruitu lehorrak, azken burukoentzako fondoak edo gomazko goxokiak ere egiteko modu desberdinen nondik norakoak. Era berean, barazki eta fruituen prestatzea berme osoz egiten eta komertzializatzen direla erakusteko, elikagaien higiene eta kontrolari buruzko informazioa ere eskainiko da.

Bertatik bertarako ekoizpen eta ondorengo kontsumo iraunkorraren alde

Ikastaroak ez ditu landare, barazki eta fruituen kontserbazioari buruzko oinarrizko ezagutzak soilik eskaini nahi. Aiarako Kuadrillan, zenbait nekazal ekoizpenetako produktu, behin jaki bihurtuta, saltzeko asmoa izan dezaketela jakinda, tailer hau antolatuta, lehen sektoretik eratorritako bertako elikagaiak sortzeko ideia martxan jarri nahi da, honela, Eskualdea, “ekoizpen eta kontsumo iraunkorrak ahalbidetuko duten bertatik bertarako” produktuen interesgune bihurtzeko bidea irekiz.

Informazio gehiagorako:

Ikastaro teoriko-praktikoan parte hartzen dutenek euren kontserba propioak egiteko aukera izango dute. 100 ordu iraungo ditu ikastaroak eta Izoriako Gizarte Zentroan egingo da (Erripa z/g), goizeko 9:30etan hasi eta eguerdiko 14:30ak bitartean.

Izen emateak:

  • Zabaia LGE (Elexalde auzoa 3. Arespalditza) 945 39 90 13
  • Amurrio Bidean: 945 89 17 21
  • Laudio Garapen Agentzia: 94 403 49 80
  • Sartu Araba: 94 672 77 73
Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31