Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

BANDOA

2020ko martxoaren 13ko Alkatetzaren Ebazpen bidez, honako hau onetsi da:

ALKATETZA-DEKRETUA

 IKUSI DA COVID 19ak sortutako alerta mediatikoaren egungo egoera. Hori dela eta, birusaren hedapena murrizten saiatzeko premiazko neurriak hartzen jarraitu behar dugu, udalerriko herritarren osasuna babesteari begira.

IKUSI DA atzoko egunean aldi baterako eten zela udalerriko hezkuntza-jarduera, kirol-jarduera, udal-ikastaro eta aisialdiko jarduera oro.

IKUSI DIRA Osasun Sailak eta Osakidetzak udalerri-mailarako emandako gomendioak, COVID 19a dela-eta.

IKUSI DA apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretua, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duena.

Adierazitako guztiagatik, eta Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1. m) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabilita, HAU EBAZTEN DUT:

LEHENENGOA.- Jarraian adierazten diren prebentzio- eta euste-neurriak hartzea. Neurri horiek indarrean jarraituko dute, egoeraren bilakaeraren arabera, kontrakorik adierazi arte.

  1. Eguneko Arretarako Landa Zentroa itxi egingo da 2020ko martxoaren 16tik (astelehena) aurrera, osasun-egoerak berriro irekitzea ahalbidetzen duen arte. Hori gertatzen denean, behar bezala jakinaraziko zaie erabiltzaileari eta zerbitzua ematen duen erakundeari.
  1. Eten egingo dira udal-instalazioetan egiten diren aisialdi, kultura eta bizikidetzako jarduera guztiak; eta, ondorioz, elkarteei xede horietarako lagatako espazio publiko guztiak itxi egingo dira.

BIGARRENA.- Herritarrei eskatzen diegu, behar-beharrezkoa denean izan ezik, udal-bulegoetara etortzea ekidin dezatela, eta administrazio-izapideak gauzatzeko bestelako harremanetarako tresnak balia ditzatela:

  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
  • Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

HIRUGARRENA.- Udal-langileei dagokienez, lan-baldintzen araudia ahalik eta modu zabal eta malguenean aplikatuko da, osasun-larrialdiko egoera honen ondorioz sor litezkeen zailtasun koiunturalak ebazteko orduan, betiere, bizitza pertsonala eta familiarrarekin bateragarritasuna bilatze aldera.

LAUGARRENA.- Udalbatzaren hurrengo ohiko osoko bilkura, 2020ko martxoaren 18rako aurreikusitakoa, ateak itxita egingo da.

 BOSGARRENA.- Udalerriko Administrazio Batzarrei eskatzea aurreikusita zituzten jarduera guztiak bertan behera uzteko, beren eskumenen esparruan eta beren jabetzako lokaletan, eta, era berean, lokal horiek ixteko.

 SEIGARRENA.- Aiarako Udaleko herritarrei solidaritatea eskatu nahi diegu, salbuespenezko egoera honi aurre egiteko mesedetan. Halaber, ahal den neurrian, etxean gelditzeko gomendatzen diegu, baita leku ireki nahiz itxietan pertsona askorekin elkartzea ekidin dezatela ere.

ZAZPIGARRENA.- Dekretu honi ahalik eta hedapen handiena ematea udal-bando baten bidez.

ZORTZIGARRENA.- Udalbatzari Dekretu honen berri ematea egingo den hurrengo osoko bilkuran.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31