Izapide hori Aiaran bertan helbidea aldatzen duen udalerriko edozein herritarrek egin behar du.
Agiriak
- Helbidea aldatzeko eskaeraren inprimakia (udaletxean bete beharrekoa).
- Lekualdatzen diren guztien NANaren fotokopia.
- Adingabe emantzipatugabeen kasuan:
- Jaiotza-ziurtagiriaren edo familia-liburuaren (adingabea bertan jasota badago) fotokopia eta jatorrizkoa.
- Aitaren eta/edo amaren NANaren fotokopia eta jatorrizkoa.
- Gurasoetakoren bat helbide berean erroldatuta ez badago (banatuta edo dibortziatuta egon gabe), erantzukizunezko aitorpenaren inprimakia bete beharko da (udaletxean) adingabeen helbidearen alta/aldaketa izapidetzeko.
- Bananduta edo dibortziatuta badaude: zaintza eta babesa ematen duen ebazpen judizialaren jatorrizko agiria.
- Tutoretza, harrera edo adopzioa tarteko badago: ebazpen judizialaren jatorrizko agiria.
- Atzerritarren kasuan:
- Europar Batasuneko estatu kideetako herritarrak: nortasun agiria edo pasaportea, jatorrizko estatuak emanda, eta Atzerritarren Erregistro Nagusian izena emanda dutela egiaztatzen duen agiria (espainiar agintaritzak emanda). Agiriek indarrean egon behar dute.
- Adingabe emantzipatugabeen kasuan:
- EBko kide ez diren hirugarren estatuetako herritarrak: bizileku-txartela, espainiar agintariek emanda, edo halakorik izan ezean, horien titular ez izateagatik, jatorrizko herrialdeko agintariek emandako pasaportea. Agiriek indarrean egon behar dute.
- Etxebizitzaren okupazioa bermatzen duen agiria:
- Jabetzako etxebizitza izanez gero: etxebizitzaren jabetzaren eskritura, kopia soila edo salerosketaren kontratu pribatua.
- Jabetzako etxebizitza ez bada: indarrean dagoen alokairu kontratua.
- Ur, argindar, gas edo telefonoaren fakturaren edo ordainagiriaren fotokopia eta jatorrizkoa.
- Etxebizitza okupatua bada, nagusi gisa erroldatutako pertsonaren baimena, haren NANaren fotokopiarekin batera.