Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Aiarako Kuadrillak eta Aiarako Landa Garapenerako Zabaia Elkarteak, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, landa eremuan asoziazionismoa sustatzeko ikastaroa antolatuko dute datorren azaroaren 20an.

Euskadiko Landa, Itsasertz eta Elikagaien Sustapenerako Hazi Fundazioak eskaintzen duen ikastaroa, goizeko 11:30etatik 13:30etara bitartean eta Aiarako Udaleko Areto Nagusian egingo da. Ikastaroak abeltzaintza, nekazaritza eta nekazal-eremuko sektoreekin zerikusia duten eragileei, elkarte bat sortzeko edo dagoeneko eratuta dagoen elkarte bateko kide izateko edo, lankidetza modu desberdinak ezagutzera emateko pautak hurbiltzea du helburu.

Ikastaroaren nondik norakoak azaltzearen arduraduna, Laborantza Ganbarako koordinatzaile Iker Elosegi izango da. Bere esperientzia propiotik abiatuta, Elosegik, lankidetza mota desberdinak, elkarteratzearen hastapenak edo elkartetaratzearen abantailak azalduko ditu

Asoziazionismoa: Landa dinamizaziorako giltzarria

Euskal atsotitzak dionez: “Gu ta gu ta gu, azkenean gurugu: besteak irabazi eta guk galdu”, hots, elkartasunak indarra egiten du. Bertatik bertarako garapenerako epe luzera begira landa dinamizazioa giltzarri dela jakinda, geroz eta pisu handiagoa izaten ari du sare asoziatiboak.

Elkarteak, erreminta paregabeak dira, sektore guzti batek plazaratutako beharrak  entzunarazi eta ezagutarazteko.

Asoziazionismoaz jardutea, parte hartzeaz, zuzeneko konpromisoaz eta dinamizazioaz hitz egitea da. Asoziazionismoa gaur egun, nahitaezko presio erreminta da, bere bazkideek planteatutako , baina interes eta motibazio bateraturik gabe ezerezean geldi daitezkeen beharrak, eskaerak eta aukerak identifikatzera laguntzen duen elementu koordinatzailea.

Asoziazionismoa, sektore publiko eta pribatuaren arteko interesak sortu daitezenerako beste gako bat da. Izan ere, ondo egituratutako eta helburu argiak eta zehatzak dituen sare asoziatibo bat eragin zuzena du gizartearen dinamismo ekonomiko eta sozial hobeago batean.

Asoziazionismoari buruzko ikastaroa:

  • Data: 2017/11/20
  • Ordutegia: 11:30-13:30
  • Lekua: Aiarako Udaletxeko Areto Nagusia
  • Izen emateak:
  • Hazi 945 065 313
  • Zabaia LGE 633 488 141 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Aiarako Kuadrillak eta Aiarako LGE Zabaiak, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Ekonomia eta Industria berraktibatzeko planaren testuinguruan, bertako produktuen inguruko oinarrizko informazioa eta produktuon balio azpimarratzeko jardunaldiak antolatuko dituzte azaroaren, 2an, 7an, 9an, 14an, 16an eta 22an.

Hazi Fundazioak luzatuko duen ikastaroaren helburua, aurrerago aipatutako egunetan, Aiarako Udaletxeko balio anizdun aretora hurbiltzen direnei ezagutza eta erreminta aproposak eskaintzea izango da, beti ere, bertako produktu desberdinak, euren ezaugarriak eta euren abantailak ezagutzeko gai izan daitezen. Horrez gain, produktuen kalitatezko balioa nabarmendu, sustatu eta merkaturatzeko ildo nagusiak azalduko dira. Eta guzti horretarako, gaur egun bertatik bertarako produktuen ekoizpenaz eta merkaturatzeaz arduratzen diren pertsonak izango dira, jardunaldia osatzen duten modulu bakoitzean.

 

Egitarau osoa:

  • Azaroak 2: Mundua hobetu, zure negoziotik hasita (15:30-19:30)

Hazi Fundazioak Arkauten duen Enplegurako Formakuntza sailaren arduradun Ana Uribek egindako aurkezpenaren ostean, Nere Aristoyk eta Leticia Ruiz de Gaunak, nekazaritza produktuei buruzko oinarrizko kontzeptuak eta Nekazal Garapenarekin mantentzen dituen harremanak eskainiko dituzte, baita Canvas metodoari buruzko funtsezko ezagutzak eman ere –negozioetako ideiei balio eskaintzeko erreminta aproposa-.

  • Azaroak 7: Bezeroa zutaz maitemindu dadila (15:30-19:30)

Salmenta modu desberdinei errepasoa egiten dion, salmenta prozesuan erabiltzen den komunikazioaren garrantzia azpimarratzen den eta merkatariak bere produktua erosleari hurbiltzeko eskura dituen bide desberdinak eskaintzeko ikastaroaren zuzendari Maria Olarte izango da.

  • Azaroak 9: Gaur hauxe ezagutu behar dugu… (15:30-19:30)

Lehen sektoreko ekoizpenean hasi eta kontsumitzailea bitarteko elikadura segurtasunari ekiten dion Elika fundazioak, lehen sektorearen iraunkortasuna eta lehiakortasuna bultzatzen dituen eta nekazal garapena sustatzen duen Abere fundazioarekin batera, ekoizpen nekazaritzako elikagaietan, trazabilitatean edo manipulazioan ezar daitekeen osasun legedia ezagutzeko beharrezko informazioa luzatuko du.  

  • Azaroak 14: Bertako produktua ezagutu eta dastatzea (15:30-19:30)

Elikaren eskutik elikagai produktuaren arautegi komertziala ezagutu ostean, jardunaldian parte hartzen duten pertsonek, Mikel Garaizabal enologo eta ardoaren kulturaren zabaltzaileak zuzendutako dastatze bat egingo dute.

  • Azaroak 16: Elikagai produktuen merkaturatze estrategiak (15:30-19:30)

Hazi fundazioko sustapen zuzendari eta Baserriko Txerria elkarteko gerente Josu Garaialde, Arespalditzara hurbilduko da, bertako produktuen balio azpimarratu eta merkaturatzeko erabiltzen diren bide desberdinen eboluzioa eta estrategia aztertzeko asmoz. Era berean, Garaialdek bertaratutakoei, lekuan lekuko merkatuen arautegi berria azalduko die, ekoizle lokalek ezagutu behar duten ezinbesteko marko legala.

  • Azaroak 22: Ordiziako merkatura bisita (9:30-13:30)

Ordiziako merkatua, bertako produktuen plazarik esanguratsuena da gaur egun. Erakusleiho paregabea, jardunaldian zehar aurreko egunetan jasotako ezagutzen balioa nabarmentzeko. Goizeko 9:30etan Arespalditzatik abiatuko den bisitaldiak, bertan parte hartzen dutenei, Goizane jatetxean egingo den bazkarian parte hartzeko aukera luzatuko die.

 

Informazio gehiagorako eta izena emateko:

Zabaia, Aiarako LGE

  • Elexalde auzoa, 3
  • Tlfnoa: 945 399 013
  • Email-a: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Urriak 26

Egitaraua:


10.30 Haroko upeltegi baten bisita
12.00 Laguardiko upeltegi baten visita gidatua
14:30 Bazkaria
16.30 Labastiada ezagutzeko visita gidatua edo denbora librea
18:30 Itzulera


Izena emateko prozedura:
55 urtetik gorakoek eman ahalko dute izena. Bikoteak izanez gero, bietako batek bete beharko du baldintza hori, gutxienez.
15 euro ordaindu behar dira Aiarako udaletxean. Prezioan garraioa, sarrerak eta bazkaria sartzen dira.
Aiaran erroldatutakoak lehentasuna edukiko dute.
Behin izena emanda, ez da ireteeraren zenbatekoa itzuliko.


Izena emateko epea: urriaren 20ra arte

PRAKTIKATU ETA BIZI kanpaina 2017-18 martxan dago. Animatu eta parte hartu zure herriko mintzapraktika programan. Aurten talde berriak sortu nahi ditugu, bai tabernetan mintzapraktikan aritzekoak, ekintzak egitekoak (dantza, yoga, sukaldaritza, mendi txangoak....) eta bai gurasolagunak.


Izena emateko bete formularioa >>> https://goo.gl/UTcbyM Aurretik izena emanda baduzue, komentatu dinamizatzaileari jarraitu egin nahi duzuela


+ INFO: - Dinamizatzailea (607673744 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.)

Datorren irailaren 29an, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Aiarako Emaumeen Gelak ateak irekiko ditu ofizialki. Hitzordua Elexalde 2 helbidean izango da, Arespalditzan eta hauxe bukatu eta berehala, Virginia Imazek zuzendutako eta umorea eta emakumeak uztartzen dituen ikastaroa eskainiko du. Emozio biologikoei eta kulturalei buruz hausnartuko dute bertan bildutakoek. Horretarako, ariketak egingo dituzte, barruko tentsioa bota eta pozak eta barrea aterateko.

Informazio gehiagorako: 

Programa osoa

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31