Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Gaur egun eta batez ere azken boladan, behar-beharrezkoa da herri edo landa- edo itsasertz-eremu bateko kide izatearen sentimendua azpimarratzea, eta horretarako funtsezkoak dira gizarte-ekitaldiak elementu intrintseko eta aglutinatzaile gisa.

Laguntzen programa berri honen bitartez, landa eta itsasertzeko udalerriei bizia eman eta horietan jarduerak egin daitezela sustatu nahi da, orain arte, ekitaldi gehienak hiri-eremuetan egin baitira.

Honako ekitaldi hauek diru-laguntzak jaso ahal izango dituzte: lehiaketek, jardunaldiek, eztabaidek, tailerrek, txapelketek, konferentziek eta erakusketek, beti ere 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean antolatutakoak. Diru-laguntza horietatik kanpo geratuko dira mota guztietako azokak.

Laguntza horien zenbatekoak ez da jarduera bakoitzeko 20.000 €tik gorakoa izango.

Deialdia, ondorio horietarako bideratu den aurrekontua agortzen den momentuan itxiko da.

  • Informazio gehiagorako:

landa- eremuak dinamizatzeko gizarte-ekitaldietarako 2018. urterako laguntzak

Aiarako Kuadrillako Eskualdeko Enplegu Planak jakinarazi gura du hurrengo lan eskaintza hauetan izena emateko epea zabalik dagoela 2018ko azaroaren 30era arte Euskadiko Enplegu Zerbitzuan, LANBIDEn:

  • Lorazaintzako ofizala (5 lanpostu) **eskaintzarako esteka**

    Lorazaintza, garbiketa, igeltserotza lanak burutzea Aiaran, Artziniegan, Okondon eta Urduñan. 

  • Lorazaintzako kapataz arduraduna  (lanpostu 1 ) **eskaintzarako esteka**

5 pertsonez osatutako lan taldearen koordinazioa, mantentze lanak burutze aldera (lorazaintza, igeltserotza, margoketa,...) Aiaran, Artziniegan, Okondon eta Urduñan

 

Izen emateak eta informazio gehiagorako Lanbideren web orrialdean edo Euskadiko Enplegu Zerbitzuan.

Interesatu guztiei jakinarazten zaie 2018 urteko Euskara Ikasteko eta hobetzeko Udal Dirulaguntzak eskatzeko epea  abenduaren 3tik 28ra bitartekoa izango dela (biak barne).

Indarrean dagoen arautegiko bosgarren oinarriaren arabera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

1. Eskabide-inprimakia eskatutako datu guztiekin, horien artean beste dirulaguntzei buruzko aitorpena (eskatu diren ala ez), eta eskatu badira, eskaeraren fotokopia. Eskaerak erantzuna izan badu, erantzunaren fotokopia (emandako kopurua edo ukapena), eta erantzunaren zain egonez gero, horixe adierazi. Eskatzaileak eskabide-orrian baimena emango dio Aiarako Udalari egiaztatzeko ea bere zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituen

2. Eskatzailearen Nortasun Agiriaren fotokopia.

3. – Euskaltegiaren edo autoikaskuntza-ikastegiaren jatorrizko egiaztagiriak: ikasturtean eginiko urrats bakoitzari buruzko datuokin: hasiera- eta bukaera-data, emandako eta hartutako eskola-orduak asistentziaren ehunekoarekin, urratsa gainditu den ala ez, eta matrikularen kostua (osoa eta emandako urrats bakoitzarena). Barnetegien kasuan, kostua honela sailkaturik aurkeztuko da: batetik, emandako eskolen kostu osoa (eta horren barnean urrats bakoitzaren kostua bereizturik), eta bestetik, alojamendu eta mantenuaren kostua.

-Udalerrian bertan, Udalaren bidez sortutako ikastaldeetan aritutakoen jatorrizko egiaztagiriak honako datuokin: ikastaroaren hasiera- eta amaiera-data, emandako urratsak, emandako eta hartutako eskola-orduak dagokion asistentzia-ehunekoarekin, matrikularen koste osoa.

4. Banketxearen jatorrizko ordainagiria (matrikula ordaindu izana).

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31