Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Aiarako Udalak udalekua antolatu du 2019ko ekainaren

25etik  28ra   Donostiako  Ondarreta  aterpetxean  (24 plaza gehienez)

Programa  hau 2005-2012 urteen  artean  (biak  barne) jaiotako umeei zuzenduta dago. Aiara  Udalerrian erroldatutako parte-hartzaileek lehentasuna izango dute, eta  plazak inskripzio-hurrenkeraren arabera gordeko  dira.   Halaber,  pertsona  arduradunak Udalarekin   dituen   zerga-obligazio   guztiak   ordainduta izan beharko ditu.

Aiara  Udalerrian ez erroldatuak hasiera batean erreserbako zerrendan inskribatuak izango dira,   eta maiatzaren 20an,  astelehena, tfnoz. deituko zaie plazarik baduten ala ez  informatzeko, eta  plaza dutenen kasuan, onartzen duten  ala ez jakiteko.

Inskripzio epea: apirilak 23 – maiatzak 17 (biak barne).

Prezioak:

-     Aiaran erroldatuak: 100,00  € umeko

-     Ez erroldatuak:       120,00  € umeko

Bi epetan ordaintzeko aukera:

-     Matrikularen %50: maiatzak 21 - 22 artean.

-     Matrikularen %50: ekainak 6 - 7 artean.

Udalak plaza baieztatu zaien inskribatu guztiei dogokien kopurua kobratuko  die dagokion epean, izena emateko orrian  jarritako  kontu-zenbakitik.  Epe   bakarreko kobraketa maiatzaren 21etik 22ra egingo da. Behin kobratuta, ez da  dirua itzuliko, salbu eta  behar bezala justifikaturiko ezohiko arrazoiren batek udalekura joatea eragotziko balu.

Egonaldia  egiteko,  gutxienez  20  ume beharko  dira guztira,  eta   12   ume  gutxienez  Aiaran  erroldatuak egon beharko dute.

Izena emateko modua

1.-  Bete   www.aiarakoudala.eus  helbidetik  jaitsi  ahalko duzun  inskrip.-orria:  edo  eskatu Udaletxean  (945  39  90 13)   edo    Luiaondoko   bulegoan   (ordut.:astelehenetan 8,30etatik   12,00etara,  eta    asteazkenetan  12,00etatik

15,00etara).

2.- Bete  ondoren, bidali Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. emailera, edo  entregatu Udaletxean edo Luiaondoko  bulegoan, umearen osasun-txartelaren kopiarekin batera.

 

Datorren astelehenean, maiatzak 6, 09:00etatik 10:45 arte hezitzaile bat Kuadrillako eraikineko beheko solairuan kokatutako ordenadoreen gelara hurbilduko da, informatikaren inguruko zalantzak argitu edo ordenadorean ibiltzeko grina duten pertsonak artatzeko.

Horren inguruan eta informatikaren munduan sakondu nahi duten guztientzat, jakizue Amurrioko KZ Guneak, Aiara udalerritik hurbilen dagoen zentroak, ateak irekita dituela astegunero, 16:00etatik 20:00etara, Kultura Etxeko lehen solairuan (Landako 8) 

Informazio gehiagorako  Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. emaila

Zabaia Landa Garapen Elkarteak, Ekin Consultoresen laguntzarekin landare osasunerako produktuak aplikatzeko karneta eskuratzeko oinarrizko ikastaroa eskainiko du.

 

Ikastaroaren inguruko zehaztapenak honako hauek dira:

  • Maiatzak 17, 20, 21, 22, 23 eta 24
  • 15:30etatik 20:00etara
  • Arespalditzan

Telefonoak: 660366592 / 687761480

Maila: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Udal honetako Gizarte eta Osasuna, Berdintasuna eta Inmigrazioa Batzordeak maiatzaren 05ean, igandean, "Ibarrondo Jatetxean", “Aiarako Adinekoen Eguna” ospatzeko egingo diren ekitaldietan eta bazkarian interesik duzuen 65 urtetik gorako eta Udalerrian erroldaturik zaudeten pertsona guztioi jakinarazi nahi dizuegu, Udal bulegoetara etorri behar duzuela, izena ematera eta gonbidapenak hartzera.

 

Arespalditza: Astelehenatik ostilarera    09:00-14:00

Luiaondo:   Astelehena 09:00-12:00 

                    Asteazkena 12:00-15:00

 

IZENA EMATEKO EPEA:   Apirilaren 26 arte.

Haurreskolak Partzuergoa eta Etxaurren Ikastolak antolatuta, datorren ostegunean, apirilak 11, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara bitartean Etxaurreneko haurreskolak ate irekien jardunaldia egingo du interesatu guztien eskaerari erantzuna emateko asmoz.

Era berean jakinarazten zaizue, izena emateko epea maiatzaren 2tik 10era bitartean zabalik izango dela.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31