* DEIALDIA
Jakinarazten da udal honek onetsi egin duela administrari plaza baten hautaketa‑prozesuaren deialdia, 2021eko enplegu‑eskaintza publikoari dagokiona.
Interesdunek hautaketa‑prozesuan parte hartzeko eskaera udal‑bulegoetan, egoitza elektronikoaren bidez (ziurtagiri digitala behar da) edo oinarrietan ezarritako bitartekoen bidez aurkez dezakete. Horretarako, dagokion eskaera‑inprimakia bete eta dagokion dokumentazioa aurkeztu behar dute.
Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 4ean amaituko da, egun hori barne.
Hautaketa‑prozesuaren deialdia arautu behar duten oinarriak eta eskera‑eredua Aiarako Udalaren bulegoetan eta Aiarako Udalaren webgunean (www.aiarakoudala.eus.) daude eskuragarri.